Estreinaldia (eta bidaia): "Growing young", Dantzaz azaroaren 11n

Giza-harremanak dira Dantzaz Sormen Koreografikorako Nazioarteko Zentroaren lan berriaren protagonistak. Growing Young izena du azaoaren 11n Valladolideko Laguna de Duero Arteen Etxean aurkeztuko duten lanak. Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello eta Wubkje Kuindersma dira koreografoak, eta Dantzazez izpirituari eta arimari omenaldi bat egin diote: etengabe hazten ari den, eta gaztetasunaren energia, kuriositatea, xalotasuna eta jarioa mantentzen duen taldea, etengabeko aldaketan, baina nortasun finkoarekin. Dantzazen ikuskizun berriak nazioarteko gune handietatik (Korzo, Dancebase edota Piamonte dal Vivo) koreografo nabarmenek sortutako piezekin osatu da. 

Ikuspegi askotatik heldu diete lau sorkuntzek. Janis Claxton australiarrak sinatu du Une, ikuslea historiaren ustekabeko aktore bihurtzen duena. Daniele Ninarelo da Lead bigarren lanaren egilea, non dantzariak gidari eta gidatu diren. Prelude to a wasted tear da Itzik Galili genioaren pieza, "giza familia handiaren" aniztasuna eta aldeekin gozatzeko gonbidapen bat. Wubkje Kuindersma Herbeeretan (Korzo) lan egiten duen kamerundar koreografoak itxiko du egitaraua, betiere gugan dauden gaztetasunaren altxorrak gordetzen dituen You lanarekin.

 

Asteburuko bidaia

Estreinaldiarekin batera, oso bidaia berezia prestatu du Dantzazek:

Azaroaren 10a, ostirala

Azaroaren 11, larunbata

Azaroaren 12a, igandea

Azken prezioa: 250 euro pertsoneko, BEZa, BBA, e.a. barne (logela indibiduala izateko gehigarria: 40 euro).

Erreserbak: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu mailean, edo 943 02 11 36 telefonoan, urriaren 20a baino lehen.

Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urria(r)en 17-(e)an 15:27etan