Deialdia: Tabakaleran boluntarioak behar dituzte sorkuntza prozesu baterako

Prozesu koreografiko batean parte hartzeko boluntario bila gabiltza. Ion Munduate koreografoarekin batera garatuko den eta Maite Garbayo Maeztuk Tabakaleran zuzentzen duen Mugak/Fronteras proiektuaren barne kokatzen den prozesua dugu. Prozesu koreografiko hau lantegi bezala planteatzen da eta mugimenduaren bitartez alfabeto mugikor bat egitea du helburu, gero abenduaren 16an Tabakaleran aurkezteko. Mugaren inguruko kontzeptuen bitartez, prozesu geografiko, koreografiko, poetiko eta dinamikoak iradokitzen saiatuko gara. Horrela, kontzeptu hauek mugimendu eta bizipen ugari eta anitzak leku zehatz eta egonkorrarekin kontrajarrita daudela ikusaraziko dugu. Mugimendua, dinamika eta esperientziaren intentzioa, idatzi eta sortuko diren hitz eta esanahiekiko ikuspegi desberdina sortzea da, beste aukera eta esanahi batzuk eraikiz. Hau da, muga polifoniatik birpentsatzea; hiru hizkuntza eta alfabeto bakar bat.

Saioak lanaren sorkuntzari begira egituratuko dira, helburua denon artean pieza hori sortzea eta aurkeztea baita. Ez da diru-ordainik egongo, horrexegatik boluntarioak eskatzen ditugu. Aldez aurretik, mila esker.

27 boluntario behar ditugu, alfabetoaren letra bana izateko. Hurrengo ordutegi eta egunetan egoteko konpromisoa beharrezkoa da:

Informazioa: Tabakalera

Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko azaroa(r)en 10-(e)an 11:22etan