SORTUTAKOAK 12

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamaikagarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 12n.

Proiektuak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 29an bukatuko da. Sortutakoak 12n parte-hartzeko, proiektua aurkezteko txostena eta aurkezpen-bideoa bidali behar dira, izen-emate orriarekin batera, ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (dokumentazio guztia PDF bakarrean bidali behar da)

IZEN-EMATE FORMULARIOA


SORTUTAKOAK 12: DEIALDIA eta OINARRIAK

Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan.

DEIALDIA

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren bederatzigarren edizioaren deialdia iragartzen du. Deialdian parte-har dezateke:

OINARRIAK

1.- Proiektuak

Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 12n.

Izen-emate orriarekin batera, proiektuaren  azaltzeko dokumentu bat aurkeztuko da, ondorengo atalak zehatz azalduta:

Dokumentazio guztia dokumentu bakar batean aurkeztu beharko da PDF formatuan.

Sortutakoak 12n parte-hartzeko, deialdi honi atxikitako formularioa bete eta ondorengo helbide elektronikora bidali behar da: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

2.- Diru-laguntza

Sortutakoak 12 programan Gipuzkoako Dantzagunean egonaldia egiteko aukeratutako proiektu bakoitzak 1.000€ko diru-kopurua jasoko du.

Dantzaguneak eskaintzen du artistak proposatutako kanpoko aholkulari artistiko bat sartzea proiektuan. Horretarako, 400€ko diru-kopurua jasoko du.

3.- Aukeratutako lanen azken aurkezpena

Sortutakoak 12n izaera anitzeko proiektuak eta proposamenak aurkez daitezke. Ondorioz, aukeratutako proiektuaren ezaugarrien arabera, eta Gipuzkoako Dantzaguneko arduradunekin adostuta, erabakiko eta zehaztuko da egonaldiaren amaieran lanaren aurkezpena nolakoa izango den (estreinaldia, aurkezpena, erakustaldia, hitzaldia, idatzitako memoria, ikus-entzunezko pieza bat, etab.), eta zein euskarritan edota tokitan emango den.

4.- Epeak

Eskaerak bidaltzeko epea: 2017ko abenduaren 22tik 2018ko urtarrilaren 22ra.

Epaimahaiaren erabakia: dantzaren sektoreko profesionalez osatutako epaimahai batek bi proiektu aukeratuko ditu. Hautatutako proiektuen izenak 2018ko otsailaren 15a baino lehen jakinaraziko dira.


Egonaldiak: aukeratutako proiektuen egonaldiak 2018ko otsaila eta apirila bitartean egingo dira Gipuzkoako Dantzagunean. Egonaldiaren gehienezko iraupena lau astekoa izango da.

5.- Egonaldia Gipuzkoako Dantzagunean

Egonaldia egiteko hautatutako proiektuek lehentasuna izango dute aretoak erabiltzeko, eta gehienez, eguneko 5 ordu izango dituzte astelehenetik ostiralera, 9:00ak eta 20:30 bitartean. Ordutegi horretatik kanpo, Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioak erabiltzeko baimena negoziatu beharko da hango kudeatzaileekin.

Egonaldiak  Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan egingo dira (Errenteriako Udalaren Niessen eraikina).

Proiektuen arduradunek idatziz helaraziko diete lanerako egutegia Gipuzkoako Dantzaguneko arduradunei. Egutegia, ordutegia, eta gainerako beharrak Gipuzkoako Dantzaguneko arduradunekin adostuko dituzte.

Egonaldirako Gipuzkoako Dantzaguneko ikus-entzunezko materiala izango dute eskura egoiliarrek, eta proiektuan adierazi beharko dute horien erabilera. Horrez gain, Gipuzkoako Dantzaguneko kudeaketa-taldearen aholkularitza teknikoa izango dute uneoro.  

6.- Sormen-prozesuaren dokumentazioa

Dantzaguneak, Eresbil Euskal Musikaren Artxiboarekin dantza dokumentatzeko eta ikertzeko materiala eta baliabideak sortzeko duen akordioaren arabera, Sortutakoak 12 edizioko proiektu guztien kopia bat bidaliko du Eresbila. Era berean, egonaldia egiten duten proiektuen dokumentazio-materiala bidaliko da Eresbil artxibora.

Beren lanak Eresbila bidaltzea nahi ez duten proiektuen egileek beren proposamenean adierazi beharko dute hori. Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.

7.- Sortzaileen lanaren dibulgazioa

Artistak, Gipuzkoako Dantzagunearekin adostuta, bere lan-prozesua erakusteko edo dibulgatzeko jarduera bat egiteko konpromisoa hartzen du.

Artistak, bere lana hedatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Errenteriako Udala kolaboratzaile gisa aipatzeko konpromisoa hartzen du.

Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko abendua(r)en 18-(e)an 00:03etan