Atalak 2018: IƱaki Azpillaga eta Matxalen Bilbao, Dantzazekin otsailean

Atalak programak aurrera egiten du euskal koreografoentzako sorkuntza-egonaldiekin. Oraingo honetan, Matxalen Bilbao eta Iñaki Azpillagaren sorkuntzen aurkezpenarekin gozatzeko aukera izango dugu. Bitxia bada ere, bat egin dute abiapuntuan. Matxalenek, Dantzazeko dantzariak erabiliz, Amarraki buruzko gogoeta egingo du; Iñakik, berriz, dantzari berberez baliatuta, Suturas kontzeptua landuko du. Bakoitzak astebete izango du lana gogor egiteko hamabi dantzarirekin, eta sorkuntza-laborategi horien emaitza Club Aretoan ikusiko dugu, denak ere konplizitate- eta barnekoitasun-giro atseginean.

Otsaileko saioen datak (Iñaki Azpillaga eta Matxalen Bilbao):

Atalak 2018an zehar egingo du Dantzazek, ondorengo koreografoekin: Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta (apirila), eta Carmen Larraz eta Thierry Martinez (azaroa).

Informazioa: Dantzaz

Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko urtarrila(r)en 30-(e)an 09:36etan