Deialdia: 2018ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporainen dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia

Gipuzkoako Dantzaguneak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuak, Dantzazek eta Tabakalerak Quebeceko Dantza garaikideko eskolarekin (EDCM) eta arte eta letren kontseiluarekin (CALQ) elkarlanean, 2018ko udazkenean Quebeceko Montreal hirian bi hilabeteko sorkuntza-egonaldi bat egiteko deialdia egin die gipuzkoar koreografoei.

Deialdia

Dantza garaikideko koreografoei zuzendutako deialdia da, eta aukeratutako pertsonak sormen-lan bat prestatu beharko du, EDCMn goi mailako ikasketak amaitzen ari diren ikasle talde batekin. Egonaldia abendu erdialdean amaituko da, eta egindako lana publikoaren aurrean emango dute Montrealeko Cru d’automne jaialdian. 4.000€ko laguntza jasoko du egonaldia egiteko hautatutako koreografoak, bidaia, egonaldi eta aseguru gastuak ordaintzeko, eta egile eskubideengatik ere ordainduko diote.

Gipuzkoako eta Quebeceko instituzioen arteko elkarlan honen helburua da tokiko koreografo profesionalen lana eta ibilbideak sustatzea, haien lana nazioartean ezagutzera ematen. Horrekin batera, nazioarte mailako dantza-eskola batekin elkarlanean arituta koreografoen ezagutza eta sormen maila handitzea ere badu xedetzat deialdiak.

Dagoeneko martxan dago programa, eta John Henry Gerena Forero quebectar koreografoa Tabakaleran ari da ikertze-egonaldian urtarril amaieratik, eta aurki Dantzazeko 14 dantzariekin ekoizpen-egonaldia egingo du hilabete batez, bere "El Extraño" proiektua gauzatzeko. Lan honen aurreestreinaldia Andoaingo Bastero Kulturgunean ikusi ahal izango da martxoaren 22an, ostegunean.

Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 13:11etan