Zinea eta dantza: "Con el viento", maiatzaren 12an Tabakaleran (Zinetika)

Gipuzkoako Dantzagunea antolatzaile den Zinetika jaialdian gutun zuria jaso zuen Con el viento lana emango dute maiatzaren 12an Tabakaleran. Beste hainbat izendapen jaso dituen filma da, eta saioa aurkeztuko dute Meritxell Colell, filmaren zuzendariak eta Carlos R. Ríos, D'A Film jaialdiko zuzendariak.

Con el viento (sinopsis)

Mónicak 47 urte ditu, dantzaria da eta atzerrian bizi da duela 20 urtetik. Egun batean, dei bat jasotzen du Espainiatik: aita oso gaixo dago. Hori dela eta, etxera itzultzea erabakitzen du, Burgosko herri txiki eta urrun batera. Horrela hasten da iraganera egiten duen itzulera: familia-unibertsoarekin adiskidetzea, familia-loturei buruzko kontakizuna eta emakumeen unibertso bateko harremanak: ama, alaba eta hor ez dagoen aita. Negua eta isiltasuna iristen da, sekulako hotza. Proba bat iruditzen zaio dena Anari, bere buruari ez ezik lurralde berri-zahar horri egin behar baitio aurre. Baina badu oraindik bere benetako babeslekua: dantza.

Con el Viento filmeko protagonista Mónica García da, dantza garaikideko koreografoa eta dantzaria, eta harekin batera, Concha Canal, zeina 88 urterekin estreinatu baita aktore gisa. Bi horiez gain, Ana Fernández Goya baten irabazleak (Solas, Historia de un beso, You’retheone) eta Elena Martínek (Júlia Ist, Les amigues de l’Àgata) osatzen dute aktoreen zerrenda.

Informazioa: Tabakalera

Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko apirila(r)en 27-(e)an 11:36etan