Entsegu irekia Dantzagunean: "Bisonte bat bihotz eriarentzat", Gorka eta Nerea Gurrutxaga irailaren 27an

Dantzan Bilaka programaren barruan landu dute Gurrutxaga anai-arrebek Bisonte bat bihotz eriarentzat lana. Sormen lanaren zenbait fase, eta neurri batean proiektuaren genesia ere, Gipuzkoako Dantzagunean garatu zituzten, eta estreinaldiaren aurretik entsegu ireki bat egingo dute Gipuzkoako Dantzagunean. 

Bisonte bat bihotz eriarentzat, entsegu irekia Gipuzkoako Dantzagunean

Basoan barrena dator Erregeren Segizioa. Bisonte bat dakar, opari, Bihotz Eriarentzat. Arrainik izango da oturuntzan eta gorteko zaldunek besarkatuta egingo diote adio ilunabarrari. Besarkatuta, besarkadantzan.

Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko iraila(r)en 13-(e)an 08:52etan