Estreinaldia: "ESKU HARRIAK: Oteizaren (h)aria", Mugmus, Iruñean urriaren 3an

Lan honek Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio bat egiten du. Era honetan, mugimenduak eta musikak batetik, eta nortasun handiko eszenografia xume baina iradokitzaileak bestetik, eskaintzen dituzten baliabide metaforikoei esker, harrespila (cromlech-a), hutsunea, espazioaren trataera mamitsu eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, “Laboratorio de Tizas” delako bilduma, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamaihiru, hitza, haurra etab. bezalako elementuei keinu eginez Oteizaren unibertso zabal eta partikularra gogora ekarri eta berreraiki nahi da. Mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, hitzaren, hotsen, espazioaren trataeraren… harilkatze fin baten bitartez ikuslea oharkabean aipaturiko elementu horietatik guztietatik bidaiaraziko da MugMus Laborategiak eginiko irakurketa propio honen bitartez.

Informazioa: MugMus

Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko iraila(r)en 20-(e)an 15:14etan