Dantzategia 2019: Dantzaz eta Donostia Kultura maiatzaren 23an eta 24an Donostian

Donostiako Egia auzoa berriro ere eszenatoki baino gehiago bihurtuko da hilabete honetan, eta maiatzaren 23an eta 24an izango dira emanaldi nagusiak. Bere kaleak eta auzokideak baliatuko dituzte Claudia Lavista koreografoak eta Dantzazeko dantzariek sorkuntza berri bat egiteko, dantza eta lurraldea uztartzeko. Dantzategia, laborategi artistikoa da, eta Dantzaz eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanetik sortua.

Emanaldiak: maiatzaren 23an eta 24an, 19:30ean, Kalkutako Teresa plazan

Lavistak sortutako piezak, Ladrillo y Telar, Dantzazeko dantzarien parte hartzea izango du. Bainan, horrez gain, sorkuntza honetan, hainbat taldeek parte hartuko dute: Trebeska Dantza Taldeko dantzariak, eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako eta Anaiak Akademiako berrogei dantza ikasle gazte eta helduak. Ladrillo y Telar ikusi ahal izango da maiatzaren 23 eta 24an Kalkutako Teresa enparantzan, Justizia Jauregiaren aurrean, 19:30etan.

Janis Claxton australiarra, Jone San Martin donostiarra, Jacopo Godani, edo Les Pas Indispensables, besteak beste, izan dira egitasmo honen sort- zaileak beste edizioetan. Zazpigarren urteurrenean, Mejikoko Claudia La- vistak lekukoa hartzen du. Dantzazen Sorkuntza Koreografikorako Nazioarteko Zentroari esker, Mejikorekiko hitzarmena ari da eraikitzen, beste nazioarteko herrialde eta erakundeekin duen bezalakoa: DanceBase (Erresuma Batua), Korzo (Erbereak), Piemonte dal Vivo (Italia), PTL (Eslo- venia) edo CALQ (Quebec). Kasu honetan, Dantzaz hurbiltzen ari da sortzaile mexikarrengan, bide batez Euslak Herriko koreografoentzako Mejikora joa- teko aukera emanez.

Informazioa: Dantzaz / Donostia Kultura

Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko apirila(r)en 23-(e)an 09:39etan