Dantzan Ikasiren datorren ikastaroa, Andoingo Axeri-dantza elkartearen eskutik

Tradizio zahar, bitxi eta jostagarria gorde da Andoain eta Adunan, eta festa berezi horri erreparatuko diok Dantzan Ikasik, dantza tradizionalaren formakuntza ekimenak, Andoaingo Axeri-dantza elkartearen eskutik. Ekainaren 24an, San Joan egunez, Andoainen, eta abuztuaren 15ean, Andre Mariaren egunean Adunan, dantzatzen dira axeri-dantzak gaur egun.

Andoaingo axeri-dantza elkartea berreskuraketa ondoren urtez urte festari eusteko sortutako elkartea dugu, eta andoaindarren artean tradizioa sustraitzeko lanean dihardu.

Juantxo Arregik eta Axeri-dantzaren elkarteko Xabier Lasak, Andoaingo Urigain kultur etxean emango dute  da saio teorikoa, eta ondoren, Arrate pilotalekuaren azpikaldean egingo da saio praktikoa.
 

Inprimatu
Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 09:26etan