SORTUTAKOAK 2019: deialdiak irekita

2019ko Sortutakoak deialdiak irekita daude, eta gaurtik hasita, proiektuak aurkez daitezke azaroaren 22 arteAurreko ureetako edizioen aldean, 2019an zenbait aldaketa egin dira, batez ere, diru-laguntzen kopuruei dagokioenez. Kasu guztietan kopuruak gehitu egin dira, aurreko edizioen aldean. Horrekin batera, Sortutakoak 15 deialdian lau izango dira aukeratutako proiektuak (aurreko urteetan urte bakoitzean bi edizio egiten ziren, eta horietako bakoitzean bi proiektu aukeratu ohi ziren), eta Sortutakotakoak Tradizionala 8n bi proiektu aukeratuko dira. Aurreko edizioetan bakarra aukeratzen zen, eta sektoreko ezaugarriak aztertuta, ondorengo hau erabaki da: bi urtez behin egitea deialdia. Beraz, datorren urtean ez da Sortutakoak Tradizionala deialdirik izango. Sortutakoak Tradizionala deialdiko diru-kopurua ere igo da. 

Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko urria(r)en 31-(e)an 00:33etan