Atalak Laborategia: "Part 3.", Led Silhouette Dantzazekin abenduan

Part 3 ikertzea eta tresna ezberdinak garatzea ahalbidetzen duen proiektua da. Maila ezberdinetatik bidaiatuz eta kontzeptu ezberdinak ezarriz atmosfera eraldatzaile bat sortu nahi da. Mugimendua eta irudia ardatz formak modu ezberdinetan jartzen dira erakusgai. Pieza itxi bat sortzeaz haratago, orain artean gure taldean landu dugun lexikoa arakatu nahi dugu; ideia eta kontzeptu horiek nola helarazten diren adimen eta gorputz ezberdinetara. Part 3 laborategirako espazio bat da, ikerketa prozesuetan ikasitako esperientziak praktikan jartzea bermatzen duena, obrak guztiz amaitua izan baino lehen.

Datak / Tokia / Ordutegia

Informazioa: Dantzaz

Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko abendua(r)en 05-(e)an 10:09etan