Entsegu irekia Dantzagunean: "Tantai", Gorka Gurrutxaga martxoaren 21ean

Gorka Gurrutxaga dantzariak lantzen ari den Tantai pieza aurkeztuko du Gipuzkoa Dantzagunean saio ireki batean. Senegalgo Ecole des Sablesen egindako egonaldi batean lau koreograforekin egin zuen lan Gorka Gurrutxagak: Souleymane Sanogo, Nanie Oliva Randrianasolo, Adeniyi Adebayo Moyosore eta Cebo Zuma. Min hartu zuen saio batean, eta berak dantzatu beharreko bakarkako pieza lau koreografoek dantzatutako emanaldi bilakatu zen. Senegaldik bueltan, proiektuarekin jarraitzea erabaki zuen Gurrutxagak. Senegalen sortutako materiala berrikusi, eta Tantai sortu zuen: "dantza bat zirkunferentzietan; iraganera begira aurreruntz doana, atzera ere abiapuntuan amaitzeko".

Informazioa: Gorka Gurrutxaga

Inprimatu
Osteguna, 2020(e)ko martxoa(r)en 05-(e)an 06:48etan