SORTUTAKOAK SOZIALA 3: pertsona gorrentzako eta dantzarientzako tailerra Dantzagunean, Jone San Martinekin martxoaren 30etik apirilaren 4ra

Jone San Martin dantzari eta koreografoaren Huts proiektua izan zen Sortutakoak Soziala 3ren deialdian aukeratutakoa. Pertsonen soinuen pertzepzioan eta horiek gorputz-adierazpenean duten eraginean oinarritzen da proiektua. Mikel R Nieto soinu-artistarekin batera garatzen ari diren proiektuaren barruan, eta Carol Rementeria zeinu-interpretearen partaidetzarekin eta aholkularitzarekin, pertsona gor eta dantzari profesionalentzako gorputz-adierazpeneko tailer bat egingo dute Gipuzkoako Dantzagunean. Adin guztietako jendearentzat dago zabalik, eta ez da beharrezkoa gorrek dantzaren berri izatea. Etorkizunean ikuskizun bat sortzeko asmoa du tailerrak. Egindako lanaren erakustaldi bat ere egingo dute dute.

Informazioa: Jone San Martin

Inprimatu
Asteartea, 2020(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 09:46etan