Anakrusa, Dantzaz konpainia eta Ertza Dferia 2012an

Urtarrila eta otsaila bitartean, Dantzagunean sorkutza egoitza bat burutzen ari den Anakrusa taldea eta bertako bi konpainia egoiliarrak dFERIAren XVIII. edizioan, Donostiako Arte Eszenikoen feria, programatuak daude.
Hitzorduak ondorengoak dira:

Teatro Victoria Eugenia | ARTE-AN, Dantzaz Konpainia. Osteguna 2012ko Martxoaren 15a 20:00
Gazteszena | TEMPUS-I, Anakrusa. Asteartea 2012ko Martxoaren 13a 13:00
Gazteszena  | ACT OF GOD, Ertza. Osteguna 2012ko Martxoaren 15a  13.00 eta 20:00

Gogorarazten dizuegu, aldez aurretik erositako sarrerek deskontu nabarmenak dituztela!

Sarrerak urtarrilaren 27an jarri ziren salgai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, hala nola Kutxako ohiko kanaletan (Telekutxa: 943 411200 / www.kutxasarrerak.net.). Aurten ere, Ordu gaztea izango dugu dFERIAko emanaldi guztietan - ikuskizunaren aurreko 30 minututan, sarrerak 3 eurotara 30 urtetik beherakoentzako - eta salneurriak, sarrerak erosten diren dataren arabera izango dira. Aitzaki gutxi dFERIAra ez gerturatzeko.

Imanol Larzabal ( Lugaritz K.E.) aretoko haurrentzako ikuskizun guztiak 3,5 euroko salneurria izango dute eta Gazteszena ( Egia K.E.), Intxaurrondo K.E., Antzoki Zaharra, Victoria Eugenia Antzokiak eta bere Klub Aretoko emanaldiak hurrengo salneurria izango dute:

Urtarrilaren 27tik otsailaren 12ra: 5 euro

Otsailaren 13tik 26ra: 10 euro

Otsailaren 26tik martxoaren 11ra: 15 euro


dFERIA egunetan (martxoak12 - 15), Intxaurrondo K.E., Gazteszena (Egia K.E.), Antzoki Zaharra eta Klub Aretoko ikuskizunek 15 euroko salneurria izango dute.Victoria Eugenia Antzokikoak berriz, 20 euro.

Inprimatu
Asteazkena, 2012(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 12:11etan