Julieta Villeminen eskutik Dantza Garaikidea eta Teknikaren Metodologiari buruzko ikastaroa

Dantzaguneak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartek antolatutako Aste Santuko Ihardunaldiekin batera, ekintza bat proposatzea erabaki dugu. Apirilaren 10etik 14era bitartean, Dantzagunea Gipuzkoako dantza irakasle eta ikasleen topagunea izango da eta hori dela eta, ondorengo ikastaroa antolatzea interesgarria izan daitekeela iruditzen zaigu.

Alde batetik Franktfurt, Amsterdam eta Linz hirietako Arte Eszenikoen unibertsitateetan lan enpirikoa egin ondoren eta bestalde, bere karrera artistiko eta pedagokikoan inspiratua, Julietak dantzari garaikideak bere teknika erakusteko metodologiaren oinarriak finkatzen ditu. Zer jakin behar du dantzari garaikide batek bere gorputzaren bitartez adierazteko? Nola transmititu ditzake ezagupen hauek era autonomo batean garatzeko eta, aldi berean, mugimenduen hiztegi bakarra eta berezko estiloa sortzeko.

Ikastaro hau, mugimendu materiala erakutsi edo sortzerako garaian egiten diren galdera eta erantzunentzako inspirazioa eta laborategia izan dadin nahi da. Hori dela eta, bai pedagogo eta baita dantza modernoan edo post-modernoan esperientzia duten dantzariei zuzenduta dago.

Ikastaroaren iraupena: Apirilaren 10etik 12ra bitartean. 10.00etatik 13.00etara.
Prezioa: 30€
Izen-ematea eta informazioa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  

 

 

Inprimatu
Asteartea, 2012(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an 15:01etan