Sentsibilizazioari buruzko Mintegia

Datorren apirilaren 21ean, eguerdiko 12.00etan, Victoria Eugeniako Klub Aretoan, Donostia Kulturak, Toni Jodar eta Beatriz Danielen Performance Pedagógica hitzaldi-ikuskizuna programatu du.  Doako jarduera, egun berean Gazteszena aretoan 20:00etan egingo den Daniel Abreuren ikuskizunerako sarrera erakutsiz gero.

      Donostiar erakundearekin lankidetzan, Dantzagunea eta ADDEK, Beatriz Daniel-ek aurkeztuko duen mintegi bat antolatu dute datorren apirilaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan, Dantzaguneako Areto Berrian. Profesional honek, luzaroan garatu duen sentsibilizazio lanetik ateratako  esperientzia eta tresnak komunikatuko ditu.

       Toni Jodar eta Beatriu Daniel 80. hamarkadan Kataluniako dantza garaikidea sortu zuen belaunaldiko partaideak dira. Toni, dantzari-performer eta dantza jazzeko irakasle gisa, eta Beatriu, garai hartako jarduera osoa dokumentatzen duen DANSA-79 aldizkariko zuzendari-kide gisa.

 

Inprimatu
Asteazkena, 2012(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 13:12etan