Abierta convocatoria Talleres Mugatxoan, octubre 2012

 Una voz sin cuerpo, hacia el amor  [Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz] da Mugatxoanek proposatzen duen programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue [Edizio Berezia] Europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago.Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako  artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako.

Zera planteatzen digu MugatxoaneK:

"Gaurko performanceak nola argitaratzen du diskurtsoa? galdetuz gero, beste galdera hauek sortzen zaizkigu: Nola egon, egon gabe? Zer antzematen diogu performance bati, ikusi ez, eta bakarrik entzuten badugu? Nola antzeman dezakegu performancea non gauzatzen den eta zer irudi sortzen duen? Nola desagertzen da gorputza? Ahotsa gorputza ote?

Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko, beste ekitaldi eta bi tailerrez osatutako programa bat prestatu du . Hala, Manuel Cirauquik eta Peio Aguirrek ikastaro bana emango dute, eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gogoeta teorikoak eta praktikoak proposatuko baitituzte galdera horien inguruko arazoei buruz."

Deialdiaren informazio guztia: Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz PDF (berriari atxikituta edota Artelekuren webgunean)
Izena emateko azken eguna irailak 5. Bidali zure eskaera helbide honetara Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_Sdeialdia-deskargatu.pdf301 Kb
Inprimatu
Astelehena, 2012(e)ko abuztua(r)en 06-(e)an 17:33etan