SORTUTAKOAK TRADIZIONALA DEIALDIAN AUKERATUA IZANDAKO PROIEKTUA, “SANJOANETAKO NESKATXEN SOKADANTZA BEASAINEN” IZAN DA

SORTUTAKOAK TRADIZIONALA, Dantzaguneak dantza tradizionalaren eremuan lana gauzatzen duten  sortzaileei luzatutako deialdi berria dugu.

Lehenengo deialdi honetan, hiru proiektu aurkeztu dira eta poztasun handiz esan dezakegu hiruek soberako kalitatea erakutsi dutela. Epaimahaiak ere oso lan txukuna burutu du eta ondorengo  profesionalez osatua izan da:

Proiektuaren interes artistikoa, partaideen esperientzia eta zehaztasun maila kontuan  hartuta, Mikel Sarriegi Etxezarretak aurkeztutako proiektua aukeratua izan da.

Deialdi honetan  zehar gertakizun triste bat bizi izan dugu.   Aurkeztutako partaide baten heriotza gertatu da.  Jose Antonio Amilibiak "Katto" uztaileren 29an mendiko istripu batean bizia galdu zuen.   Andoaingo Axeri Dantza taldeko kideei eta Jose Antonioren senideei gure doluminik bizienak bidaltzen dizkiegu.
 

Inprimatu
Ostirala, 2012(e)ko abuztua(r)en 17-(e)an 19:20etan