Aragoiko Dantza eta Antzerki Feriaren Epaimahaiaren Aipamen Berezia

Dantzaz Konpainia, Aragoiko Dantza eta Antzerki Feriaren EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA lortu du bere lehenengo partehartzean. Feria pasa den astean izan zen, urriaren 1etik 5era arte, eta epaimahaiak saria eman zion: "tradizioa eta berrikuntza izugarri ondo elkartzeagatik" bere "ARTE-AN" ikuskizunarekin.

Aragoiko Dantza eta Antzerki Feria estatu osoko dantzarako zitarik garrantzitsuenetarikoa da, eta Dantzaz Konpainiak erabat pozik eta zoriontsu jasotzen du sari hau.
 

 
Inprimatu
Astelehena, 2012(e)ko urria(r)en 08-(e)an 15:21etan