IX EUSKADIKO DANTZA GARAIKIDEAREN ZIRKUITUA. DEIALDIA

Euskadiko Dantza Garaikidearen IX Zirkuituaren antolaketarekin hasi gara. Erantsitako dokumentuan edizio honetan parte hartzeko baldintzak adierazten dira.
 

 Horrela, zuekin harremanetan jartzen gara jakinarazteko gaur 2012ko azaroaren 22tik abenduaren 13ra Dantza Zirkuituak proposamenak jasotzeko epea zabaltzen duela, 2013ko dantza katalogoa osatzeko asmoz.
 

 Dakizuenez, euskal konpainien proposamen guztiak zuzenean sartzen dira dantza katalogoan, baina horretarako beharrezkoa da proposamen hauek SAREAko bulegoan egotea. Horregatik, aspaldian ez baduzu zure proposamena bidali, epea izango duzu datorren abenduaren 13ra arte erantsitako fitxa behar bezala beteta ondorengo helbidera bidaltzeko: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

SAREA Koordinaziorako Idazkaritza Teknikoa                                                                                                                                          Príncipe, 5 - 7, 702
48001 Bilbao
944  245 656
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


 

 

Inprimatu
Ostirala, 2012(e)ko azaroa(r)en 23-(e)an 09:14etan