BAD

Euskal Herriko, Estatuko eta atzerriko 21 konpainiak parte hartuko dute aste honetan bertan Bilbon hasiko den XV. BAD jaialdian. Bertan aurkeztuko diren ikuskizunen artean, hamabi erabateko estreinaldiak izango dira (horietatik hiruk Jaialdiaren ekoizpena izan dute); bi, nazioarteko estreinaldiak Estatu mailan; eta beste sei, ikus-entzuleek Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango dituztenak. Aukera paregabea da, beraz, arte eszenikoen joera berriak (nazioartekoak, Estatukoak eta Euskadikoak) ezagutzeko; aurten leku berezia izango dute bizirik dauden egile garaikideen programazioak, abangoardiak eta arte eszenikoek beste arte mota batzuekin (musika, bideoa, performancea, etab.) duten harremanak.

01

Inprimatu
Astelehena, 2013(e)ko urria(r)en 21-(e)an 10:19etan