2014KO UDAKO DANTZA IKASTAROA. DANTZAGUNEA

Dantzaguneako Udako Dantza Ikastaroen inskripzio epea ekainaren 2an hasiko da. Kurtsoak ekainaren 30etik uztailaren 11ra arte ospatuko dira Errenteriako Dantzaguneako instalazio berrietan.

Dantza klasikoa, Sophie Sarrote

Nazionalitate frantsesarekin, 1995.urtetik darama Milango Scalako antzerkian dantzari bezala. Azken urteetan dantzari bakarlari eta munduan zeharreko ballet askotan, esaterako Estonian National Ballet-a, Chileko Ballet Nazionala edo Biarritzeko Balletean aritu da irakasle bezala kurtsoak eta klase magistralak ematen.

Milango Scala Antzerkian lan egiten du bakarlari bezala eta Flandeseko Ballet eta Rhingo Ballet bezalako konpainiekin elkarlanean aritu da, “La Bella Durmiente” eginez Covent Gardenean, “Diana eta acteón” Atenaseko Nureyev Galan edo “El cascanueces” eta “La Bella Durmiente”-ko papelak egiten Tchaikowski Galako gira italiarrean.

Astelehenetik ostiralera, ekainaren 30etik, uztailaren 11a arte.

Mailak:
Erdia: 9:30-11:00
Aurreratua: 11:15-12:45
Errepertorioa: 13:00-14:00
Prezioa: 60€/kurtsoko

Pianista, Alberto Sagardia

Dantza garaikidea, Iratxe Ansa

Iratxe Ansa, (Errenteria) Donostiako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan ikasketak amaitu ondoren, Gipuzkoako Diputazioak emandako beka baten laguntzaz Stuttgart-era joan zen John Cranko-ren eskolara. 1993tik Iratxe dantzan aritu da Basileako Ballet-ean, Gulbelkian Ballet-ean, Dantzako Konpainia Nazionalean, Lyon Opera Ballet-ean eta Nederlands-eko DansTheater-ean. Bere karreran zehar William Forsythe, Jiri Kylian, Wayne McGregor, Nacho Duato, Crystal Pite, Mats Ek, Jacopo Godani, Johan Inger, Ohad Naharin, Alexander Ekman, Patrick De Bana, Paul Norton, Jan Kodet, Mathilde Monnier,  Itzik Galili, Rui Horta edo Laszlo Seregi bezalako koreografoekin lan egin ahal izan du. 2009an, Nederlands-eko Dans Theatre-tik irtetzean, freelance moduko karrera berria hasi zuen, lantegi koreografikoak emanez, proiektu espezifiko batzuetan dantzatuz eta koreografiak sortuz (CV anexo).

 

Egunero, ekainaren 30etik, uztailaren 9ra arte.

Erdia: 16:00-17:30

Aurreratua: 17:45-20:15

Prezioa: 60€/kurtsoko

Iratxe-k gorputza eta arnasketa konektatzeko diseinatuta dauden ariketa batzuekin hasiko du bere klasea, zeintzuen bidez lurrarekiko lotura estutuko den.

Ondoren, dantzariek material koreografikoa ikasi aurretik, gidatutako inprobisazioaren bidez, mugimendu bakoitza sakondu eta maximizatu ahal izango dute.

Iratxe-ren lana irudien, interpretazioaren, fisikalitatearen, eta sortzailearen erabateko integrazioaren bidez eratzen da, egiaren erabilera eta potentzia artistikoko asmoa biderkatuz.

Inskripzio epea ekainaren 25era arte edo lekuak bete arte.

Inprimatu
Osteguna, 2014(e)ko maiatza(r)en 29-(e)an 10:22etan