Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza

Dantzan Ikasiren bidez Gaztemundu programarako antolatutako hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izango da uztailean. Euskal diasporako 25 dantza irakasle Euskal Herrira etorriko dira uztailean hamabost egunez euskal dantza tradizionalean ikastaro trinko bat jasotzera. Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu programako ikasle horientzat antolatutako ikastaro eta mintegietako batzuetan parte hartzeko aukera eskaintzen dugu Dantzan Ikasi egitarauaren bidez. Horrela, bi helburu bete nahi ditugu. Batetik, ikastaro eskaintza hori Euskal Herriko dantza irakasleei zabaltzea, eta bestetik, diasporako eta Euskal Herriko dantza irakasleak harremanetan jartzea.

25 diasporatik, 10 Euskal Herritik

Ameriketako 25 euskal dantza irakaslek parte hartuko dute 2014ko Gaztemundu programan. Uruguai, Txile, Argentina eta Ameriketako Estatu Batuetakoak dira, eta beraien hirietako Euskal Etxeetan euskal dantza taldeetan irakasle eta zuzendari aritzen dira. Diasporako 25 dantza irakasleekin batera, Euskal Herriko dantza irakasleek izango dute aukera ikastaro hauetan parte hartzeko. Ikastaro bakoitzean Euskal Herriko 10 ikasle onartuko dira. Diasporako eta Euskal Herriko dantza irakasleen artean harremanak sortzeko aukera eskaini nahi da modu horretan. Dantzan Ikasin eskainiko diren ikastaroez gain, Gaztemundukoek beste zenbait saio, mintegi eta hitzaldi beraientzat propio prestatutakoak izango dituzte, tokian-tokiko dantzak ikustera joango dira (Lesaka, Markina-Xemein, Añorga,...).

Ikastaro eskaintza

Hauek dira Dantzan Ikasiren bidez egin ahal izango diren ikastaroak. Batzuk Donostian, Olarain egoitzan eta besteak Errenterian, Dantzagunean egingo dira. Ikastaro bakarrera zein gehiagotara izen-emateko aukera dago eta saio bakoitzean 10 ikasle bakarrik onartuko dira, beste 25 ikasle Gaztemundu programakoak izango baitira.

Izena emateko klikatu hemen

https://docs.google.com/forms/d/1FW7RTwPnLb7nBD3i18ec_qRALWU8RWhXj93RCPxqNWo/viewform

Informazio gehiago

http://www.dantzan.com/kidea/DantzanIkasi/dantzan-ikasi-gaztemundu-ikastaro-eskaintza

Inprimatu
Ostirala, 2014(e)ko ekaina(r)en 20-(e)an 16:03etan