Maritzuli Nundik Nora

Dantzaren eta maskaraden historiak, eta dantza maisuen oroitzapenak

Hitzaldi dantzatu moduan abiatu zen Nundik Nora eta Dantzan Ikasi egitarauan berauz gozatzeko aukera izan genuen. Orain, ikuskizun bihurtu da, eta Jon Iruretagoienak gidaturik, maskaradetako hainbat dantzaren sorrera eta bilakaera historikoa aurkezten dizkigu modu erakargarri eta ikusgarrian. Zuberoako maskaradako dantzen hariari tiraka, XVII. mendetik abiatzen da Nundik nora ikuskizuna, Luis XIVren gorteko la bell danse abiapuntu hartuta, XVIII. mendeko kontra-dantzak, quadrillearen sorrera, Vestris eta Dupont bezalako dantza-maisuen ekarpenak, armadako ikasketak eta haien aztarnak gure dantzetan, eta Zuberoako dantzetan aurrekari horiek guztiek utzitako aztarnak azalaretzen ditu ikuskizun honetan Maritzuli konpainiak.

Jon Iruretagoienaren hitzezko azalpenak Jon berak eta hamabi dantzarik bertan dantzatuko dituzten piezekin osatuko dira, XVIII. mendeko quadrileak, fricasse, anglaise, gavotte (Vestrisena, adibidez) eta gabota (Zuberoakoa) besteak beste. Zuberoako maskaradetan ohikoak zaizkigun urrats eta dantzen aurrekariak agerian jarriko ditu ikuskizun honen, dantza horietaz gozatzeko parada eskaintzen duen aldi berean.

Sarrerak eta xehetasunak

Informazio gehiago: http://www.dantzan.com/kidea/DantzanIkasi/maritzuli-ren-nundik-nora-ikuskizuna-hondarribian-uztailaren-8an

Inprimatu
Ostirala, 2014(e)ko uztaila(r)en 04-(e)an 17:22etan