"Dantzatuko zenuke gurekin?", Ballet Tren ikastaroak

Helduei zuzendutako oinarrizko ikastaroak antolatu ditu Ballet Tk, Malandain Ballet Biarritzen Estro-Nocturnes programaren barruan. Victoria Eugenia Antzokiko Dantza Aretoan egingo dira ikastaroak, eta helburua da dantzaren zenbait oinarri ikustea, ikuspegi ludiko batekin. Bi maila bereizi dituzte, hastapena eta maila ertaina. Lehena dantzan inolako esperientziarik ez dutenei zuzenduta dago, eta bigarrena nozioren bat dutenei. Gorputzaren kontzientzia, espazialtasuna, edo musikaren edo erritmoaren arteko erlazioa dira landuko diren gaiak.  Malandain Ballet Biarritzek eta Victoria Eugenia Antzokiak

Ikastaroak doakoak dira, eta parte-hartzeko plaza-kopurua mugatua da. Inskribatzeko ordena izango da onartzeko irizpidea. Izen-emateko azken eguna urriaren 28a da.

Datak

Hastapena

Maila ertaina

Izen-ematea: Dantzatuko zenuke gurekin?

Inprimatu
Ostirala, 2014(e)ko urria(r)en 24-(e)an 09:01etan