Donostiako ikastetxe batean grabatutako dantzari buruzko dokumentala zinematan

 
Donostiako Zinemaldian eman ondoren, hainbat zinematan emango dute Five days to dance filma. Azaroaren 6an Bilbo, Elorrio, Ordizia eta Pasaiako zineetan ikusi ahal izango da, Hileko dokumentala programaren baitan.
 
Dokumentala Donostiako Larramendi ikastetxean grabatu zuten. Astelehen goiz batean Amaya Lubeigt dantzari eta koreografo donostiarra eta Wilfried Van Poppel holandarra ikastetxeko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleengana joan ziren, eta eszenatokian dantza egiteko bost egun zituztela esan zieten. Astelehenetik ostiralera dantzaren inguruan aritu ziren lanean, eta filmak erakusten ditu prozesuak gazte talde batengan eragindako aldaketak, tentsioak, gozamenak, eta komunikazioa. 
 

FIVE DAYS TO DANCE from SUICAfilms on Vimeo.

Inprimatu
Igandea, 2014(e)ko azaroa(r)en 02-(e)an 08:18etan