José Lainezi buruzko 'Coreografías para no bailar' erakusketaren aurkezpena Investigación en Danza kongresuan

Dantzaguneak, Huarteko Udalarekin eta proiektuaren sustatzailea den Las Negras produkzio-etxearekin batera, Jose Lainezi buruzko “Coreografías para no bailar” erakusketa batean hartuko du parte 2015ean, eta erakusketarekin batera zenbait ekimen egingo dira. Erakusketak jasotzen ditu Lainezen zenbait eskuizkribu, marrazki eta objektu, erakusketarekin batera egingo den dokumentalaren aurrerapenarekin batera. Bilbon ikusi ahal izango da azken horren aurrerapena. Erakusketaren muina Lainezek idatzitako zenbait testu dira. Koreografien testuak dira, inoiz dantzatu gabeko koreografien idatzizko deskribapenak, eta Lainezen lanak erakusteaz gain, horien inguruko hausnarketa sortzea da helburua.
 
Jose Lainez (Foto: Diario de Navarra)
Jose Lainez (Argazkia: Diario de Navarra)
 
Dantza garaikidea gure artean ezagutarazten eta egiten aitzindaria izan zen Jose Lainez. 1968an Amsterdametik itzuli eta “Yausika” konpainia sortu zuen, eta gisa horretan espainiar estatuko dantza garaikideko lehen konpainia sortu zuen. Ordutik ibilbide luzea egin du, eta ezinbesteko erreferentea bihurtu da.
 
Erakusketaren aurrerapena gisa, azaroaren 14tik 16ra egingo den Investigación en Danza kongresuan erakusketaren barruan egingo dugu aurkezpena.
 
 
Inprimatu
Astelehena, 2014(e)ko azaroa(r)en 03-(e)an 08:41etan