TAILERRA: Marka pertsonala dantzako profesionalentzat

Utzi arrastoa oin-puntetan dantzan

Dantzagunean marka pertsonala lantzeko tailer bat antolatu dugu, heldu den abenduaren 19an. Tailerra dantzariei eta dantzaren munduan aritzen diren profesionalei zuzenduta dago. Mercedes Corretge kazetari, diseinatzaile eta ilustratzailea izango da irakaslea. Ikastaroaren helburua da marka pertsonalaren kontzeptuaren inguruko kontzientzia hartzea, eta mundu profesionalean norbere burua ezagutarazteko duen garrantziaz jabetzea.

Jardueren testuingurua

Gaur egungo lan-egoera konpetitiboan eta aldakorrean, formazioa eta esperientzia gauza bera dira eta profesionalak homogeneotzeko joera dago. Beraz, desberdintzen eta definitzen gaituzten balioak bilatzea eta komunikatzea ezinbestekoa da. Horixe da, hain zuzen ere, marka pertsonalaren kontzeptuaren esentzia. Marka pertsonala gure balio erantsia da, lehiarako gure abantaila, gainerakoek gugan ikusten duten ezaugarri nagusia, besteengandik bereizten gaituena.

Guztiok mezu bat igortzen dugu. Batzuk ez dira horretaz jabetzen; beste batzuk erabat, eta badakite egoera kudeatzean. Horretan datza Brandin Pertsonalaren gakoa: kontzienteki kudeatzea pertsonengan sortu nahi ditugun oroimenak eta itxaropenak.

Hastapen-tailerreko edukiak
 

Tailerra teoriko-praktikoa da.

 
Eduki teorikoak

Eduki praktikoak: dinamikak

Partaide-kopurua: 15 pertsona

Data: abenduaren 19a

Ordutegia: 17:30-20:30 (3 ordu)

Tokia: Dantzagunea

Prezioa: 5€

Hizkuntza: gaztelania

Izen-emateak: Dantzaguneko bulegoan / 943 021 624 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

 

Inprimatu
Asteazkena, 2014(e)ko abendua(r)en 03-(e)an 09:49etan