Jardunaldia: Jean Michel Guilcherri esker ona euskal dantzatik

Dantza tradizionalaren ikerketan bizitza luze eta oparoa daraman Jean Michel Guilcher ikertzaile bretoiak 100 urte bete ditu 2014ko irailaren 24an. Euskal dantzen ikerketan egindako lana eskertuz eta bere ekarpenak ezagutzera emateko asmoz “Euskal dantzak Jean Michel Guilcherri esker onez” jardunaldia antolatu du dantza tradizionalaren formaziorako Dantzan Ikasi programak Donostian 2015ko urtarrilaren 17an.

Jean Michel Guilcher Euskal Herrian

1914ko irailaren 24an Saint-Pierre-Quilbignon-en, Bretañan jaio zen Jean Michel Guilcher, etnologoa da eta CNRS (Centre National de la Recherche Scientifique) erakundean ikertzailea izan da eta gaur egun ere ohorezko ikerketa maisua da bertan. Frantzian dantza tradizionalenikerketan aritu da bere ibilbide profesionalean. 1962 eta 1976 bitartean Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiko Baztanen eginzituen ikerketak. Euskal dantzetan egindako ikerketen emaitza oparoak 1984. urtean argitaratutako La Tradition de danse en Béarn et Paysbasque français liburuan argitaratu zituen.

Jardunaldia: Jean Michel Guilcherri esker ona euskal dantzatik

Data: 2015eko urtarrilak 17, larunbata

Ordutegia: 10:00 – 13.00

Lekua: San Telmo Museoa, (Zuloaga plaza, 1, Donostia)

Sarrera: Dohain

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

 

PROGAMA

10:00 Harrera eta ohorezko soka-dantza.

10:15 Ekitaldiaren hasiera erakunde antolatzaileen parte hartzearekin:

10:40 Naïk Raviartekin elkarrizketa.

Jean Michel eta Helene Guilcherren alaba eta dantza ikertzaile eta irakaslea den Naïk Raviart elkarrizketatuko du Xabier Itzainak, Jean Michel Guilcherren dantza ikerketa lanak testuinguruan jarriz eta Euskal Herrian izandako esperientziaren berri emanez.

11:00 Jean Michel eta Helene Guilcherrek Euskal Herrian egindako billketan egindako zenbait filmaketa eskainiko dira.

11:20 Thierry Truffaut – Université Jean Jaurès.

“La influencia de los trabajos de Jean Michel Guilcher en el renacimiento de las prácticas de danza en Lapurdi”

11:40 Xabier Itzaina – CNRS - Sciences po Bordeaux.

“Dantza eta gizartea Ipar Euskal Herrian: Jean-Michel Guilcherren elkarpena”

12:00 Claude eta Jon Iruretagoiena – Maritzuli konpainia.

“Paperetik dantzara, Guilcherren lanetatik dantza-jauzi eta aitzineko püntüetara”

12:30 Solasaldia.

13:00 Saioaren bukaera.

13:15 Dantza-jauziak San Telmo Museoaren atarian, Xabier Itzaina soinulari.

 

Antolatzaileak

Informazio-iturria: Dantzan Ikasi

Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko urtarrila(r)en 02-(e)an 17:28etan