Dantzako profesionalen irudia lantzen

Dantzagunean antolatzen diren dantzako profesionalentzako formazio-tailerren artean, joan zen abenduaren 19an egin zen dantzako profesionalen irudi eta marka pertsonala lantzeko tailerra, Mercedes Corretge kazetari, diseinatzaile eta ilustratzailaren eskutik. Hainbat gai jorratu zituzten. Esaterako, profesional batek bere burua merkatuan nola aurkezten duen, edo zein irudi proiektatzen duen. Helburu nagusia zen Personal Brandinaren garrantziaz jabetzea, mundu profesionalean sortu nahi ditugun pertzepzioak, oroimenak eta aukerak kontzienteki kudeatzeko.

 

Inprimatu
Larunbata, 2014(e)ko abendua(r)en 20-(e)an 13:42etan