Sortzailea aurrez aurre: Igor Calonge

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, Dantza Sentsibilizazioarako proiektuaren baitan, ekitaldi berri bat aurkezten dute eta, "Sortzailea aurrez aurre" zikloaren baitan, Igor Calonge dantzari eta koreografoarekin topaketa berezi bat proposatzen dizue. Bertan, Calongek Cielo Raso bere konpainiarekin urtarrilaren 25ean egingo duen emanaldiaren ardatzak, ezaugarri nagusiak... ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Pereza lana urtarrilaren 25ean Kulturgunean aurkeztuko du Calongek eta bere konpainiak.

PEREZA

Gizakiaren jardun bakoitzaren baitan bizi den edertasunaz mintzo da, hitz eta keinu bakoitzean, eta ezagutzera ematen dena,bizi dena, eta garrantzia duena.

Natura zabal batean etzanda, berde eta beltz, basoa, non nire gorputzak azken tantaraino baliatuko lukeen. Nire gorputzak amore ematen du, giharrak askatzen dira lurra gero eta gertuago sentitu ahala, hezurrek karraska egiten dute gero eta barrurago hondoratzen diren bakoitzean, eta sentitzen dut hementxe bertan erroak egin nitzakeela, datorren udaberrian lora nintekeela zuhaitz bihurtuta, belar eginda.

Data: urtarrilaren 15a

Ordua: 19.00

Tokia: entsegu-gela, 2. solairua 

Antolatzaileak Errenteriako Udala-Kukai Dantza Konpainia
 
Laguntzaileak Errenteria Musikal eta Dantza-eskola
 
Izen-ematea Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  (sarrera mugatua)

DOAN

Informazio-iturria: Kukai Dantza Konpainia

Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko urtarrila(r)en 12-(e)an 08:58etan