“Pereza” Cielo Raso konpainiaren dantza ikuskizuna hilaren 25ean Kulturgunean

Pereza, Cielo raso Konpainiaren dantza garaikide ikuskizuna, urtarrilaren 25ean igandea izango da, arratsaldeko 19:00etan Niessen Kulturgunean.

Igor Calonge dantzari eta koreografoak hogei urtetik gora daramatza dantzaren munduan. Ballet klasikoa eta garaikidea landu ditu eta, besteak beste, Iñaki Landa eta Maria Martinez izan ditu irakasle, eta dagoeneko hainbat koreografia egin ditu. Lan berri honetan Beñat Urretabizkaia dantzariarekin ariko da. 

PEREZA

"Azken batean, uste dut ulertuko duzula zergatik ez dudan solo bat egin nahi izan. Bai, horrexegatik eta beste zerbaitegatik. Beti badagoelako zerbait gehiago, ezta? Maite zaitut.

Amari.

Natura zabalean, berdean eta beltzean etzanda, nire gorputz osoari etekina azken tantaraino aterako liokeen baso batean, etsi egiten du nire gorputzak, nire muskuluak dilatatu egiten dira, lurraren ukimena gero eta gehiago sentitzen, hezurrak karraskatzen dira gero eta barrurago, erroak hemen bertan bota ditzakedala sentitzen dut, datorren udaberrian zuhaitz bihurtuta lora naitekeela, belar gisa".


Sarrerak salgai daude 8 euroan (6 euroan murriztua) Kulturguneko leihatilan: astearte, ostegun eta ostiralean 18:00etatik 20:00etara; asteazkenean 11:00etatik 13:00etara eta igandean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.


FITXA TEKNIKOA

Zuzendaria: Igor Calonge

Dantzariak: Beñat Urretabizkaia, Igor Calonge

Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.

Argiztapenaren diseinua: Pedro Fresneda

Argiztatzailea: Cristina Libertad Bolivar

Produkzioa: Beatriz Churruca

Iraupena: 50 minutu
 
Informazioa: Herri Bizia - Errenteriako Udal Komunikabidea  
 
Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko urtarrila(r)en 15-(e)an 09:14etan