José Lainez eta Concha Martínez dantza garaikidearen aitzindariei buruzko erakusketa irekita Huarten

Gaur egin dute Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketaren inaugurazioa, eta otsailaren 6tik maiatzaren 3ra egongo da ikusgai. Erakusketarekin batera, hainbat jarduera egingo dituzte datozen hilabetetan Huarte Zentroak, Donostia 2016k eta Dantzaguneak lankidetzan, Huarten eta Donostian. Jose Lainezek dantza garaikideari egindako ekarpena balioan jartzeko ekintzekin batera, gaur egungo sortzaileen lana sustatzeko eta ezagutarazteko hainbat jarduera egingo dira. Erakusketatik areago, hainbat jarduera jasotzen dituen proiektu zabala da Dantzatzeko ez diren koreografiak.

Iazko azaroan Bilboko Investigación en Danza kongresuan proiektuan egin zen proiektuaren aurrerapena. Las Negras produkzio-etxeko Bertha Bermúdez eta Maite Bermúdez dira erakusketaren komisarioak. Bertan ikus litezke José Lainezen eta Concha Martínezen sortzeko eta lan egiteko modua erakusten duten irudiak, testuak eta atrezzorako objektuak. Horrekin jaso nahi izan dute espainiar estatu mailan dantza garaikidearen aitzindaria izan zen bikotearen ondare koreografikoa.

Huarte Zentroko erakusketarekin hasi da José Lainez eta Concha Martínez koreografoen inguruan egingo den jarduera-saila. Aurki gehiago egingo dira, eta informatuko zaituztegu.

 

Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko otsaila(r)en 06-(e)an 19:18etan