Helduentzako dantza-kurtsoak Maritzuli Konpainiaren eskutik

Maritzuli konpainiak datozen hilabetetarako helduentzako ikastaroak eta egonaldiak antolatu ditu. Dantzaren transmisioan espezialistak diren Jon Iruretagoyenak eta Agnès Cecconek hainbat esperientzia eta ezagutza berri proposatzen dizkizue, ingurutxo, fandango-jota, esku dantza, bikote-dantza eta dantza jauzien dantza sistemetan sartzeko. Ikastaro trinkoen bidez, mundu eta errepertorio horietan sartzeko aukera eskaintzen du Maritzulik bai bai teoria bai teknikaren aldetik.

Bi ikastaro osagarri horiez gain, dantzaren munduan sartzeko parada izango dute ekainaren 23an Biarritzeko Mazon Parkean Aiko taldeak animatuko duen dantzaldi handi batean.

Ikastaroa: Helduentzako dantza-ikastaroa, hasiberriak eta konfirmatuak

Tokia: Gare du midi, Biarritz.

Lo egiteko aterpetxea izango da, prezio bereziarekin.

Datak eta ordutegiak:

2015ko martxoaren 7a eta 8a

2015ko Maiatzaren 16a eta 17a

Prezioa: 60 €/asteburuko, 110 € bi asteburuak.

DANTZALDIA: Jon Doni soka-dantza eta dantzaldia

Data: 2015ko ekainaren 23a

Tokia: Biarritz, Mazon parkea

Ordutegia:

20:00: dantzaldia, Aiko taldea

Agnès Ceccon, Jon Iruretagoyena, eta Patxi Laborda

23:00: suak, ondoren Jon Doni Soka DantzaMaritzuli Konpainiaren 2015ko sorkuntza.

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 06.77.05.15.59 (Claude Iruretagoyena)

Informazio-iturria: Maritzuli konpainia

Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko otsaila(r)en 26-(e)an 14:47etan