Sortzailea aurrez aurre: Lasala Konpainia

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, Dantza Sentsibilizazioarako proiektuaren 'Sortzailea aurrez aurre' zikloaren baitan Judith Argomaniz koreografoa LASALA KONPAINIAREKIN topaketa berezi bat proposatzen dizue. Bertan, Judith Argomanizek bere lan "Hooked(Still)"en argiztapen eta sorkuntza ezaugarri nagusiak ezagutzeko baita dantza emanaldi txiki bat ikusteko aukera izango dute herritarrek.

HOOKED

Lanean islatzen dira gizakiak beste gizaki batekin lotura afektiboa izateko duen etengabeko beharra eta behar horren ondorioak. Lengoaia koreografikoak harreman afektiboetan sentitzen ditugun atxikimendua eta mendekotasun emozionala ikertzen ditu. Proposamen koreografiko honetan, asmoa da mugimenduaren zehaztasuna eta indarra baliatu eta esplotatzea, eta jokabide horien fase desberdinetako gogo-aldarteak islatzea.

Data: martxoaren 3a

Ordua: 19:30

Tokia: Niessen Kulturguneko Auditorioa

Antolatzaileak: Errenteriako Udala - Kukai Dantza Konpainia

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  Sarrera mugatua

DOAKOA

Taldearen informazioa: http://www.lasala-lasala.com/

Informazio-iturria: Errenteriako Udala

Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko otsaila(r)en 27-(e)an 12:19etan