Hasiberrientzako klake tailerra asteburuan Dantzagunean

Tiptapclap elkarteak klake ikastaro bat antolatu du martxoaren 28an eta 29an Sagari Urzaiz irakaslearekin, Dantzagunean. Erritmo-laborategia izango da, eta teknika, musika eta gorputz-mugimenduaren hainbat oinarri landuta, inprobisaziorako sarrera bat egingo da, pertsona bakoitzak entzumenean, harmenean, sormenean eta deskubritzeko dituen beste hainbat alorretan arreta jarrita.

Irakaslea: Sagari Urzaiz

Klake kurtsoak ematen 10 urtetik gorako esperientziarekin, Sagari Urzaiz irakasleak nazioarteko hainbat master ekin osatu du bere formazioa. Azken urteotan inprobisazioa esploratzen eta lantzen dihardu. Hainbat ekitaldi artistikotan hartzen du parte, hala dantzan eta musikan, nola bestelako adierazpidetan.

Hasiberriei zuzendutako tailerra da, eta ez da beharrezkoa aurretik klakea egitea. Partaideei zapatak utziko zaizkie (stockean daudenak amaitu arte)

Ikastaroa: klakea hasiberrientzat, irakaslea Sagari Urzaiz 

Data eta ordutegiak:

Tokia: Dantzagunea

Prezioa: 55 €

Izen-ematea: 630 705 594

Informazio-iturria: TipTapClap Elkartea

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SKlake ikastaroa - Curso claqué - 2015 martxoa709 Kb
Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 10:08etan