Zuberoako dantzen ikastaroa antolatu du Dantzan Ikasik

Arrakasta handia izan du Zuberoako dantzen inguruan Jon Iruretagoienarekin antolatu den ikastaroak, eta kanpoan gelditu direnei leku egiteko asmoz, bigarren aukera zabaldu da, oraingoan Errenterian, Dantzagunean. Zuberoako dantzen oinarrizko urratsak, teknika eta estiloaren xehetasunak azaldu eta landuko ditu Jon Iruretagoienak, Maritzuli konpainiako dantza-maisuak lau saioko ikastaro trinkoan. Euskal dantzetako irakasle dabiltzanei zuzendutako Dantzan Ikasi programaren barruan kokatzen da ikastaroa. Lau orduko lau saio izango dira, eta bertan oinarrizko urratsetatik hasita Zuberoako dantzak eta haiek dantzatzeko teknika ikasteko edo, ezagutza hori, zorroztu eta zehazteko aukera izango da.

 

Jon Iruretagoiena

Maritzuli konpainiako dantzaria, dantza-maisua da gaur egun Jon Iruretagoiena. Beskoitzeko Oinak Arin eta Ahurtiko Ortzadar taldeetan aritu zen dantzan ume zelarik, eta 1996tik gerora Ixtorio Mixtorio taldean hasi eta horren ondorengo den Maritzuli konpainian dihardu. Donostiako Argia dantzari taldean ere aritzen da. Claude Iruretagoiena, Bruno Delavigne eta Iñaki Arregi izan ditu dantza-maisu. Hainbat dantza ikusgarritan aritu da bere ibilbidean. Maritzulirekin Ixtorio Mixtorio, Ingura-Mingura, Côté cours... Côté Jardin, Dantzama, Kutx ala pil edo Aurrez aurre ikuskizunetan dantzari aritu da besteak beste, eta Argiarekin Axeri Boda, Axuri Beltza eta Aunitz Urtez-en. 2012ean Maritzulik estreinatu duen Ixtorio Mixtorio (II) ikusgarrian koreografia eta dantza-maisu lanak egin ditu. Zuberoako dantzaren historia ikertu du eta horren inguruko zenbait hitzaldi eskaini ditu, eta horren azken emaitza da esku tartean darabilten Nundik Nora ikuskizuna: Luis XIVa errege dantzariaren ekarpenetatik abiatuta, gaur egungo Zuberoako dantza eta dantzakerara eraman nahi gaituen lan interesgarria.

 

Ikastaroa: Zuberoako dantzak

Irakaslea: Jon Iruretagoiena - Maritzuli

Datak:

Lekua: Dantzagunea

Ordutegia: 15:00-19:00

Matrikula: 35€

Izen-ematea: egin klik hemen

Informazio-iturria: Dantzan Ikasi

Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 00:34etan