Klase irekiak Izaskun Lapazarekin, martxoaren 16tik 20ra

Izaskun Lapaza dantzari eta koreografoak egonaldi bat egin du Dantzagunean. Sortutakoak programaren barruan aukeratu zuten bere Ehundurak lana, beste hainbat artistarekin batera diziplina anitzeko proiektu baten faseetako bat osatzeko. Dantza, musika eta bideoaren inguruan sortzen den ehuntzea aztertu dute, eta Dantzagunean astebetez ariko dira Iñaki Santos musikaria, Jasone Alba artista, eta Izaskun Lapaza bera, egonaldia sistematizatutako beroketak eta ariketak erakusten eta partekatzen, publiko guztiei irekitako proiektu batean.

(Argazkia: Tumbrl - Ehundurak)

Klase irekian: Izaskun Lapaza, Ehundurak proiektua

Datak: martxoaren 16tik 20ra

Ordutegia: 9:00-10:30

Tokia: Dantzagunea

 

Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an 14:41etan