Klase irekia: capoeira

Capoeirako clase ireki bat antolatu du Aldei de Bambas taldeak Tomasene kultur etxean martxoaren 21ean, arte hau lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Berimbauen erritmoarekin, capoeiraren hainbat esparru landu ahal izango dira ordu eta erdiko saioan: oinarrizko mugimenduak, sekuentziak, instrumentazioa... Eskakizun bakarra da janzkera erosoa eramatea eta 5 urtetik gorako adina izatea.

Klase irekia: capoeira, Aldeia de Bambas taldea

Data: martxoaren 21a

Ordua: 11:30

Tokia: Tomasene kultur etxea, Darrieta bidea, 1

Antolatzailea: Aldeia de Bambas taldea

Informazioa: 669 33 61 25 (Hercules)

Informazio-iturria: Grupo Aldeia de Bambas

Inprimatu
Igandea, 2015(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an 15:25etan