Erakustaldi irekia: Ehundurak, martxoaren 31n Errenterian

Sortutakoak 6 programaren barruan Dantzagunean egonaldia egiteko aukeratutako Ehundurak proiektuaren erakustaldi irekia egingo da heldu den martxoaren 31n Errenteriako Niessen auditorioan. Errenteriako Udalaren Niessen eraikineko entsegeu-aretoan egin dute egonaldiaren zati nagusia, eta proiektuko kideak beren egonaldia osatzen ari dira egunotan, publikoari irekitako klaseekin. Egindako lana aurkezteko, erakustaldi bat egingo dute Errenteriako Niessen aretoko auditoirioan. Erakustaldiaren ondoren, Ehundurak proiektuko Jasone Alba, Izaskun Lapaza eta Iñaki Santosek egonaldian bizitako esperientzia azalduko dute.

Erakustaldi irekia: Ehundurak, Sortutakoak 6 programaren barruan

Data: martxoaren 31

Tokia: Niessen auditorioa, Errenteria

Ordua: 19:00

Sarrera: doakoa

 

Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko martxoa(r)en 16-(e)an 13:44etan