Master classa + ikuskizuna: Ai Do Project

Iker Arrue dantzari eta koreografoak zuzentzen duen Ai Do Project konpainiak 119.104 bere azken lana aurkeztuko du heldu den maiatzaren 17an Errenteriako Niessen auditorioan. Konpainia hemen dela baliatua, Dantzagunean master class bat antolatu dugu ikuskizunaren bezperan konpainiako dantzariekin, haien eguneroko lan-molde berezia ezagutzeko, eta era berean, beren sormen-lana nola egiten duten ezagutzeko. 

Master classa + ikuskizuna: Ai Do Project

Datak eta ordutegia

Maiatzak 16, larunbata

Maiatzak 17, igandea,

Ikuskizuna: 119.104,  Ai Do Project

Prezioa: 15€ (master classa + ikuskizuneko sarrera)

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ordainketa: mediante ingreso en el número de cuenta ES77 3035 0053 07 0530045362 (indicar nombre y apellidos). También podéis realizar el pago en efectivo en nuestra oficina.

119.104 (Ai Do Project)

Bigarren Mundu Gerrako konzentrazio-kanpotatik bizirik irten zen Victor Frankl neurologoaren irudi eta pentsamenduan oinarriturik, eta norberaren idealen inguruko gogoetara gonbidatuz, sufrimendu, balio propio, helburu eta etsipenaren inguruko hausnarketa moduan aurkezten da 119.104 ekoizpena.

119.104 from robisco_vídeo on Vimeo.

 

Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko apirila(r)en 10-(e)an 12:12etan