Sorkuntza-proiektuak argiztapen-diseinuarekin osatzeko proposamena

Debora del Río argiztapena diseinatzeko eta programatzeko teknikaria da. Bere formazioa osatzeko, hainbat astetan Dantzagunean lan bat prestatzen aritu da. Bere lanari jarraipena emateko, elkarlanean aritzeko konpainia, dantzari edo proiektu koreografikoen bila ari da. Deborak espazio eszenikoen simulazioak egiten ditu software bidez, mota guztietako eszenarioetan bilatzen den efektua xehetasun eta zehaztasun gehiagorekin aurreikusteko eta, gisa horretan, produkzioa optimizatzeko.

Kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko apirila(r)en 29-(e)an 14:02etan