"Cuando el cuerpo habla" eta "Ellas" lanak aukeratu dituzte Sortutako 7ko egonaldiak egiteko

Izen-ematea itxita, Sortutakoak 7ko epaimahaiak aukeratu ditu edizio honetan Dantzagunean egonaldiak egingo dituzten proiektuak: Olga Alvarezen Cuando el cuerpo habla eta Antonella D´Ascenciren Ellas dira beren sormen´lana garatuko dutenak, eta ekainean ikusi ahal izango dugu emaitza, Donostia 2016 eta Huarte Zentroarekin elkarlanean egingo dugun Jose Lainez eta Concha Martinez omentzeko Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketaren barruan.

 

Epaimahaia osatu dute: Nando Piñeiro Gazteszenako zuzendariak; Ana Moreno Anexako dantzari ohiak; eta Maite Bermudez dokumental-egile eta erakusketako zuzendarietako batek. Sortutakoak 7 gure artean dantza garaikidearen aitzindariak izan ziren Jose Lainezen eta Concha Martinezen irudiaren inguruan prestatu dugu. Partaideek Lainezen testu bat izan zuten proiektuak ontzeko abiapuntutzat, eta Dantzaguneko egonaldiak prestatutakoa aurtengo ekainaren amaieran erakutsiko dute 2016 Gunean, Jose Lainezi eta Concha MArtinezi eskainitako erakusketa monografikoan. Aurki emango ditugu horren inguruko informazioa eta xehetasunak.       

Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko apirila(r)en 20-(e)an 18:11etan