Alazne Lopez dantzari bilbotarra hilik aurkitu dute

Alazne Lopez dantzari bilbotar gaztea hilik aurkitu zuten larunbatean Dormunteko (Alemania) bere etxean. Ballet dantzaria zen bertan. Heriotzaren kausarik oraindik ez da ezagutzen eta polizia autopsiaren emaitzen zain dago. Gorpua, aldiz hurrengo egunetan iritsiko da Bilbora.

(Argazkia: E.C.)

1993an jaioa, Alazne Lopezek Igor Yebraren Ballet Eskolan egin zituen oinarrizko dantza ikasketak 2006 eta 2009 bitartean. Ondoren, Londresen, English National Balletaren eskolan aritu zen. 2012an, English National Ballet-en Zisneen Lakua dantzatu zuen, Londreseko olinpiar jokoen itxiera ekitaldian. 2013ko urrian Hannover-ko Operaren Balletean sartu zen eta bertan dantzatu zuen denbora batez. Hona bere aurkezpen bideoko irudiak:

Gipuzkoako Dantzagunetik doluminak bidaltzen dizkiegu bere familiari eta gertuko pertsoneii. Gugan bego.  

 

Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko maiatza(r)en 12-(e)an 11:14etan