Eman izena eta ezagutu zuzenean dantza garaikideko sorkuntza-prozesu bat

Cielo Raso dantza konpainiak, Donostia Kulturak eta DSS2016EUk Tormenta ikuskizunaren ikusle-komunitatean parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Ekimena DSS2016EUko Mugalariak programaren bigarren ediziorako aukeratu direnetako bat da. Mugalariak programaren xedea da sorkuntza-prozesuak sustatzea herritarrekin batera eta hezkuntza-sektorearekin, bereziki, bitartekaritza artistikorako hainbat jardueraren bidez.

Ikusle-komunitatean parte hartzeak esan nahi du dantza garaikideko pieza baten sorkuntza zuzenean ezagutzea eta horretan parte hartzea behaketaren eta elkarrizketaren bidez, artistekin harreman zuzena izanez. Ikuslea prozesuan bere interesaren eta denboraren arabera murgildu ahal izango da. Edozein pertsona helduk parte har dezake lantalde honetan, aurrez eman behar da izena eta ez du prestakuntza berezirik behar.

Cielo Raso konpainiaren Tormenta ikuskizuna sorkuntzarako bi espaziotan landuko da: Hendaiako Mendizolan kulturgunean eta Donostiako Egia kultur etxean, uztailaren 6tik 10era eta irailaren 14tik 19ra.

Proiektuaren egilea Igor Calonge da, konpainiako koreografo eta dantzaria, eta berak zuzenduko du komunitatea dantza garaikidearen bidez egingo duen bidaia honetan.

Konpainiak eta ikusle-taldeak hainbat saio egingo dituzte elkarrekin, eta egonaldi hori amaitzean harremanetan jarraituko dute berariaz proiektu honetarako sortutako blog baten bidez.

Izena ematea

Donostiako ikusle-komunitatean parte hartzeko nahikoa da jarraian dagoen agiriko galdetegia erantzutea eta honako helbidera igortzea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Izena emateko epea ekainaren 30era arte dago zabalik.

Galdetegian era honetako galderak daude: nola deskribatuko zenioke itsasoa inoiz ikusi ez duen bati?, zertarako entzuten duzu musika…, jabetzen al zara beste pertsona batzuekin komunikatzean egiten dituzun keinuez?, aukeratu kolore bat, aukeratu musika pieza bat, aukeratu usain bat, aukeratu etzateko toki bat, aukeratu zapore bat...

Informazio-iturria: Donostia 2016

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SGaldetegia - Cuestionario101 Kb
Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko maiatza(r)en 14-(e)an 10:46etan