Atlantikaldia 2015: deialdia

Bigarren urtez jarraian, Errenteria izango da Atlantiko itsasoko herrien elkargunea izango da, eta bakoitzaren musika eta kultura erakusteko jaialdia. Heldu den irailean egingo da jaialdia, eta Errenteriako Udalak kultur eragileei jaialdirako proposamenak egiteko deialdia ireki du, ekarpenak eta proiektuak aurkezteko. Dantzagunean ere deialdia irekitzen diegu proposamenak aurkeztu nahi dizkiguten guztiei.

Bigarren ekitaldiaren gaia da "Itsasoko elkarrizketak". Zehazki ibaia, eta Errenteriako herriak portuarekin eta itsasoarekin izandako harremana

Dantzagunetik animatzen zaituztegu zuen proposamena bidaltzeko. Jaialdiaren ideiarekin bat datorren edozein jarduera, tailer, emanaldi... izan liteke. Proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 29 arte dago irekita. Ondorengo helbidera bidali proposamenak: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_Sficha para propuestas / proposamenak bidaltzeko orria15 Kb
Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko maiatza(r)en 25-(e)an 16:05etan