"Freshcool, Tio Teronen semeak" Olatu Talkan

Gaurtik hasita, asteburu osoan zehar egingo da Donostian Olatu Talka jaialdia. Hiru egunez, donostiarrek egindako hamaika ekitaldi eta jarduera egingo dira hiriko auzoetan. Tartean egingo dute Donostialdeko eta Oarsoaldeko hainbat dantzarik Azken bi hilabeteetan Dantzagunean prestatu duten Freshcool, Tio Teronen semeak ikuskizuna. Ikuskizunaren egileen hitzetan, "euskal dantza ikuskizun berri honetan dantzariek, inolako konplexurik gabe eta umore-sen handiarekin betikoa egingo dute baina orain arte inoiz ikusi ez den bezala".

Ikuskizuna: Freshcool, Tio Teronen semeak

Eguna: maiatzaren 30a, larunbata

Ordua: 20:00

Tokia: Konstituzio plaza, Donostiako alde zaharra

Olatu Talka programa osoa 

Informazio-iturriaTio Teronen semeak 

Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko maiatza(r)en 29-(e)an 07:36etan