Tailerra: Dantza familian XII, Ballet T

Ekimen honek artea, eta bereziki dantza, familiara gerturatzea du helburu. Modu ludiko eta parte-hartzailean, familia osoak giro oso dibertigarrian sormen gaitasuna lantzeko, erritmo eta mugimenduan barneratzeko eta giza harremanetan sakontzeko aukera eskaintzen du ekimenak.

Oraingo honetan, Natalia Monge dantzari eta koreografoak zuzenduko du dantza tailerra. 4 urtetik aurrera duten haurren familiei zuzenduta dagoena eta haurrak gutxienez heldu batekin etorri beharko dute, saioan beraiekin partehartzeko. Helduek eta haurrek eman behar dute izena eta matrikula ordaindu.

Guraso eta haurrak batera espazio, denbora eta erritmo berean libre mugituko gera. Helburua ez da patroi zehatza lortzea, baizik eta eredu sinpleak jarraituz bakoitzak bere mugitzeko, dantzatzeko eta adierazteko era aurkitzea. Hitz batez, sortzea. Gorputzaz baliatuz, taldetan, egoera desberdinak landuko ditugu: gurasoak haurrekin, haurrak batera, gurasoak batera. Beti helburu berdinarekin: ondo pasatzea eta gorputzaren mugimenduaz baliatuz ikastea.

Tailerra: Dantza Familian XII

Irakaslea: Natalia Monge

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia (Dantza Aretoa)

Data: Ekainak

Ordutegia: Bi talde

Prezioa: 3€ 

Informazio zabalagoa: 943 483860 // Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Izena emateko azken eguna ekainak 4a da, osteguna

Informazio-iturria: Ballet T

Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko maiatza(r)en 29-(e)an 10:30etan