Estreinaldia: "4Milpasos", Dantzaz Konpainia

Dantzaz konpainiak, Dantzaguneko konpainia egoiliarrak, lan berria estreinatuko du datorren larunbatean, ekainak 27, Eibarko Coliseo antzokian. Wiko smartphone-etxeak eta Eibar Kirol Elkarteak bultzatutako 4milpasos proiektuaren barruan, Josu Mujika elgoibartarrak futbolaren indar fisikoa eta taldekideen artean sortzen den komuninatea irudikatzen dituen koreografia sortu du, umore ukituarekin, eta hainbat diziplina artistiko uztartuta. Ildo horretan, 4milpasos proiektuak babestutako eta diruz lagundutako lau artista hainbat proiektu bana garatzen ari dira, eta larunbateko emanaldia prozesu horren atal garrantzitsu bat izango da.

Estreinaldia: 4milpasos, Dantzaz Konpainia

4milpasos Wikok eta Eibar Kirol Elkarteak iazko urrian sinatutako babes-hitzarmenaren ondorioz sortutako kultur ekimen berria da. Hitzarmenak bere baitan jasotzen du espainiar estatuko artista gazte hasiberriak laguntzeko eta sustatzeko kultur ekimenak abian jartzeko bi erakundeen konpromisoa. Ildo horretan sortu da 4milpasos proiektua, Madrileko, Sevillako, Bartzelona eta Valentziako lau sortzaileri aukera bikoitza eman diena. Batetik, beren proiektu artistikoak garatu ahal izango dituzte; bestetik, bi erakundeak Dantzaz euskal konpainiarekin elkarlanean garatzen ari diren produkzioan parte hartuko dute.

4.000 pausu egiten ditu, batez beste, futbol-jokalari batek partida batean. 4.000 dira baita ere, dantzari batek pieza batean egiten dituen mugimenduak, edo sortzaile batek atzera eman beharrko urratsak bere lana osatzeko. Abiapuntu horrekin inspiratu dira Wiko smatphone-marka eta Eibar Kirol Elkartea. 4milpasos proiektuak espainiar estatuko lau artista hasiberri diruz lagunduko ditu, beren ibilbide artistikoa hedatzeko eta osatzeko. Horrez gain, beren lana aurkeztu ahal izango dute, eta Josu Mujikaren koreografiarekin toki ez konbentzionaletarako egindako dantza-produkzio dantza-produkzioan bere ekarpena egin ahal izango dute.

Fitxa teknikoa

Koreografia Josu Mujika

Zuzendaritza artistikoa Adriana Pous

Dantzariak Dantzaz Konpainia

Jone Amezaga, Richard De Leyos, Carmen Derre, Garazi Etxaburu, Rafke Van Houplines, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Agustin Martinez, Nora Paneva, Paula Parra, Josu Santamaria

Informazio-iturria: Dantzaz Konpainia

Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko ekaina(r)en 25-(e)an 07:31etan